ØDEI

28
Mai
22:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Literaturia

ØDEI raperoaren kontzertua Zarautzen antolatutako Literaturiaren baitan. Laster informazio zabalagoa!

ØDEI

‘Terapia’ izeneko diskoa plazaratu berri du ØDEI rap abeslariak. Odei Barroso bertsolari eta musikariaren bakarkako proiektua da, aurretik 2zio taldearekin aritu ostean. Jo Olaskoaga kidearekin batera grabatu ditu abestiok, eta debuteko honetan 15 korte biltzen dira. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi aparta da. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Bertsolari bezala ezagutu bagenuen ere, orain hitza uztartzen ahal du erritmo eta base ezberdinekin. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga.