NUEVO CATECISMO CATOLICO + PELA SCB
Irailaren 11 arratsean Nuevo Catecismo Catolico taldea Gasteiz hiriko Jimmy Jazz aretoan ariko da zuzenean. Emanalida Pelak zabalduko du bere ‘Minimal Punk Spoken Word’ egitasmoa taularatuz.
Nuevo Catecismo Catolico 1992 urtean Donostian sortutako punk rock’n’roll kutsuko talde beteranoa da, askotan NCC hizkiekin erreferentzia egiten zaiona. Bilduma askotan parte hartzeaz gain, hainbat disko eta makina bat kontzertu eman ditu taldeak urte hauetan. Taldearen ‘1530 Segundos De…’ (No tomorrow) azken diskoa 2006 urtekoa izan arren taldeak bizirik dirau. Hasieratik dauden Gonzalo (ahotsa) eta Arturo (gitarra) Ibañez anaiak eta Arturo Zumalabe (bateria) partaideez gain, gaur egun Iker Ilarramendi (gitarra) eta Beñat Bergarak (baxua) osatzen dute taldea. Berriki, bi single binilo kaleratu ditu taldeak, Folc records diskoetxearen babesean.
01012 Gasteiz
Araba