NUEVO CATECISMO CATOLICO + JOHN DEALER AND THE COCONUTS J

30
Ira
20:00
LEZO (GIPUZKOA)
TXERRIMUÑO BASERRIA
sarrera 10 euro

Irailaren 30 arratsean Nuevo Catecismo Catolico eta John Dealer and the Coconuts (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Txerrimuño baserrian, Lezon. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balioko ditu.

Nuevo Catecismo Catolico

Nuevo Catecismo Catolico 1992 urtean Donostian sortutako punk rock’n’roll kutsuko talde beteranoa da, askotan NCC hizkiekin erreferentzia egiten zaiona. Bilduma askotan parte hartzeaz gain, hainbat disko eta makina bat kontzertu eman ditu taldeak urte hauetan. Taldearen ‘1530 Segundos De…’ (No tomorrow) azken diskoa 2006 urtekoa izan arren taldeak bizirik dirau. Hasieratik dauden Gonzalo (ahotsa) eta Arturo (gitarra) Ibañez anaiak eta Arturo Zumalabe (bateria) partaideez gain, gaur egun Iker Ilarramendi (gitarra) eta Beñat Bergarak (baxua) osatzen dute taldea. Berriki, bi single binilo kaleratu ditu taldeak, Folc records diskoetxearen babesean.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Kokapena
Txerrimuño
https://www.facebook.com/txerrimuno.baserria
Bilaketa metodo berriak