Nuevo Catecismo Catolico + Discipulos de Dionisos

26
Aza
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
BONBERENEA
Sarrera 8 euro

Azaroaren 26 gauean Nuevo Catecismo Catolico (argazkian) eta Discipulos de Dionisos taldeak Bonberenean ariko dira zuzenean rock gau bero eta arriskutsuan.

Nuevo Catecismo Catolico

Nuevo Catecismo Catolico 1992 urtean Donostian sortutako punk rock’n’roll kutsuko talde beteranoa da, askotan NCC hizkiekin erreferentzia egiten zaiona. Bilduma askotan parte hartzeaz gain, hainbat disko eta makina bat kontzertu eman ditu taldeak urte hauetan. Taldearen ‘1530 Segundos De…’ (No tomorrow) azken diskoa 2006 urtekoa izan arren taldeak bizirik dirau. Hasieratik dauden Gonzalo (ahotsa) eta Arturo (gitarra) Ibañez anaiak eta Arturo Zumalabe (bateria) partaideez gain, gaur egun Iker Ilarramendi (gitarra) eta Beñat Bergarak (baxua) osatzen dute taldea. Berriki, bi single binilo kaleratu ditu taldeak, Folc records diskoetxearen babesean.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak