Hilkar

26
Aza
21:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Mogambo
Sarrera 5 euro

Azaroaren 26an Nork Zer?! (argazkian) eta Hilkar taldeak zuzenean ariko dira Mogambo aretoan, Donostian. Emanaldi hau ‘Urrun Distantzian Gertu Bihotzean’ ekimenaren baitan kokatzen da.

AKORDATZEN ZARA JON ETA ENRIKEREN GITARRAZ?

Bi urte igaro dira, ekainaren 23 batean, Pasaiako badiaren inguruko auzo eta herrietako sentsibilitate,ibilbide eta bizipen ezberdinetako dozenaka lagun ehundaka km-tara dagoen Puertoko hormigoizko basamortutik gurera iritsitako Jon eta Enrike euskal preso politikoen gitarraren gerizpean agerraldi publikoa egin genuenetik. Euskal presoen etxeratzearen exijentziarekin batera, ozen aldarrikatu genuen, herri ta jendarte askea eraikitzea helburu dugunontzat, ezinbestekoa zela eta dela Zigor Kultura eta beraren erdigunean dagoen Kartzela deseraikitzeko bidean punitibismoaren aurkako estratejiak pentsatzea eta biderkatzea.

Batetik,Euskal Preso Politikoen egoerari dagokionean, argi ikusten dugu, apurka bada ere pitzatuz goazela, hamarkadetan, gure lagun, bizilagun,senide edo herritarren bizitzak kolpatu dituen Salbuespenezko Kartzela  Legedi Kriminal eta ezlegezkoaren Harresia. Bide horretan sakontzea dagokigu beraz, indarrak bilduz, mota guztietako ekimenak bultzatuz,  euskal preso eta errefuxiatu guztiak etxerako bidean jartzeko.

Hori esanda, Badiaertzeko presoen aldeko Auzolanean aletxo berri batekin gatozkizue, badakit badakiela, Jonen hitzetan oinarritutako abestia gehi bideoklipa. Hau dana jendeartera plazaratzeko badakit badakiela antzezlana, bideokliparen emanaldia gehi HC kontzertua antolatu dugu.

Kokapena
Mogambo Aretoa
Mogambo aretoa
Azkuene Kalea, 17
20017 Trintxerpe-Donostia
https://www.facebook.com/mogambotrintxerpe/