Noir Socha + Sua + Grises

23
Urr
19:00
ORDIZIA (GIPUZKOA)
Frontoia
Sarrera 10 euro

Asteburu honetan ospatuko da Ordiziarrock jaialdiaren XVIII. edizioa. Ostiral eta larunbaterako egitarau polita prestatu dute, non egun bakoitzean hiru musika talde igoko diren agertokira. Bigarren egunean Noir Socha, Sua (argazkian) eta Grises taldeak ariko dira zuzenean.

URRIAK 22 OSTIRALA
Oki Moki
Bamms
Ezpalak

URRIAK 23 LARUNBATA
Noir Socha
Sua
Grises

Grises

2009 urtean gipuzkoako Zestoa herrian sorturiko musika taldea da Grises. Musikalki pop eta indie giroak lantzen dituzte, dantzarako bideratuak diren giro rockero eta elektronikoak tarteako. Bidean sei disko argitaratu dituzte, horietako azkena, 2020 urtean argitaratu zuten “Talisman” lana. Euskal Herrian ez ezik, taldeak kontzertu ugari esakintzen ditu estatu espainolean. Eñaut Gaztañaga (gitarra eta ahotsa), Amancay Gaztañaga (ahots nagusia eta teklatuak), Alejandro Orbegozo (teklatuak eta sinteak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberria (bateria) dira egun Grises.

Kokapena
Ordiziako Frontoia
https://www.facebook.com/Ordiziarrock