Nogen eta lagunak

01
Urr
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Bilbao Arena - Miribilla

Bost urte beteta, baina betiko ilusio eta lagunez inguraturik bueltan da Nøgen taldea. ‘Under Alt’ diskoaren aurkezpen bira amaitzear da talde donostiarra, eta horrela, Urriaren 1ean Bilboko Miribillan kontzertu berezia prestatu dute, oraindik bizitzeko asko dagoela gogoraraziz. Taldekideak ez dira bakarrik egongo agertokian, eta bide horretan, Skakeitan, Ane Lukin, Huntza, Olatz Salvador, Mugan, McOnak eta Gaztea irratikoak izango dituzte oholtza gainean lagun.

Nøgen

2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte: ‘Lys’ (2017), ‘Liv til døden’ (2018) eta ‘Under Alt’ (2020).

Kokapena
Miribilla
Miribilla
Anfiteatro /Basketball
Miribilla Parkea
Bilbo
Miribilla(a)n kontzertu gehiago