Nøgen

30
Api
21:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako Zinema
Sarrera 7 euro / 5 euro (Akke bazkideak)

Nøgen Gertutik. Nøgen taldeak bira txiki bat emango du formatu akustikoan eta kontzertu sorta horietako bat da Añorgan emango dutena. Aneren itzulera eta formatu berezi bat.

Nøgen

2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte: ‘Lys’ (2017), ‘Liv til døden’ (2018) eta ‘Under Alt’ (2020).

Kokapena
Añorgako Zinema
Añorgako Zinema
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia