Nøgen

29
Api
22:00
OREXA (GIPUZKOA)
Orexako ostatua

Nøgen taldea bueltan da. Taldeak abeslari aldaketa izan du berriki, eta berriz ere Ane taldeko lehen abeslaria bueltan da taldera. Aitzaki horrekin, Nøgen-ek zenbait kantu grabatu ditu akustikoan, eta bide horretan zenbait emanaldi eskainiko ditu formatu akustikoan. Horietako lehena Orexako ostatuan izango da, apirilaren 29an.

Nøgen

2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte: ‘Lys’ (2017), ‘Liv til døden’ (2018) eta ‘Under Alt’ (2020).

Kokapena
Orexako ostatua
Orexako ostatua
Errebote Plaza
Orexa
https://www.instagram.com/orexakoostatua/
Orexako ostatua(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak