Nøgen
Azaroaren 19an Nogen taldea zuzenean ariko daTolosa herriko Leidor antzokian. Donostiako taldeak ‘Under Alt’ diskoaren bira amaieran murgildua da, eta datzoen aste eta hilabeteetan zuzenean ariko da. Bide horretan, Zalla, Tolosa, Orio, Pasai Donibane, Valladolid, Atarrabia (Hatortxu Rock) edo Madril bisitatuko dituzte.
2016 urtean Donostialdean jaiotako folk pop musika taldea da Nøgen. Markel Idigorasek (ukelelea eta ahotsa), Ane Negueruelak (ahotsa) eta Alex Irazustak (gitarra) eratu zuten taldea eta 2016 irailean bertan eman zuten lehen kontzertua hirukote gisa. Gerora Jokin Gilisagastik (bateria) eta Olatz Cuevasek (baxua) osatu zuten taldea. 2018 eta 2022 urte bitartean Eider Saezek aritu zen abeslari bezala, eta 2022ko otsailetik aurrera Ane Negueruelak hartu du berriz ahotsaren ardura. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte: ‘Lys’ (2017), ‘Liv til døden’ (2018) eta ‘Under Alt’ (2020).
San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 6
20400 Tolosa