No Place + Igitaia + Habemus Papam + Rukula + Trini Fox + Joseba Irazoki eta Lagunak + Ezpalak + Dj HGS + Alejo

14
Mai
17:00
ZESTOA (GIPUZKOA)
Gaztetxea - Laranjadi Plaza - Foru Plaza

Fundizio Musika Elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an ospatuko da.

ORDUTEGIAK

17:00 Gaztetxean
– No Place
– Igitaia
– Habemus Papam

20:30 Laranjadi plaza
– Rukula

22:00 Plaza
– Trini Fox
– Joseba Irazoki eta lagunak
– Ezpalak

Ondoren Gaztetxean DJ-ak
– HGS
– Alejo

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.

Rukula

Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko ‘Hazi Beltzak’ izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Trini Fox

Urrestillako entsegu lokaletan entsaiatzen duen banda da Trini Fox. 2015 urtetik martxan, taldekide aldaketa anitz jasan dituzte, eta egun, Suharri Aranburu (ahotsa eta gitarra), Iñaki Zubeldia (bateria), Iosu Garate (gitarra) eta Xabier Iñurrieta (baxua) dira Trini Fox. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: ‘Letaginak’ (2017) eta ‘Ataraxia’ (2020). Musikalki stoner eta rock giroen artean kokatzen da banda.

Kokapena
Zestoako Gaztetxea
Zestuko Gaztetxia
Foru Plaza, 1,
20740 Zestoa
https://www.facebook.com/zestuko.gaztetxia
Bilaketa metodo berriak