NO KONFORME + LUR JOTA
Hurrengo apirilaren 9an No Konforme (argazkian) madrildarrak euren diska berria aurkeztuko dute Bilboko Azkena aretoan. Beraiekin batera Lur Jota Zorrotzako taldea arituko da.
Lur Jota taldea 2003 urtean sortu zen Bilboko Zorrotza auzoan. Urte hauetan guztietan taldekide aldaketak eta joan-etorri ugari izan dituzte, baino taldeak iraun du guztiaren gainetik. 2018an taldea agertokietara itzultzea erabakitzen du, eta bide horretan talde formazio berri batekin hasten dira entseguak. Aro berri honen lehen emaitza ’20 urte berandu’ izeneko disko luzea da, 2021 urtean grabatua eta argitaratutako lana. Musikalki punk-hardcorea eta metal melodia indartsuak topa daitezke bertan.
Madril hiriko Vallecas auzo borrokalaritik dator No Konforme taldea. 2006 urtetik martxan, musikalki punk rock eta ska giroetara bideratzen dituzte euren doinuak. Bidean hiru disko argitaratu dituzte, horietako azkena 2022 honetan argia ikusi duen ‘De cada Idea, un Huracan’ izeneko lana.
Ibáñez de Bilbao Kalea, 26
48009 Bilbo