NO KONFORME + KINADA

08
Api
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
DOKA ARETOA
Sarrera. Aurrez 10 euro. 13 euro

No Konforme (argazkian) taldea Euskal Herrian ariko da asteburuan. Donostian eta Bilbon ariko dira zuzenean.

Kinada

Lasarte-Oriako lau gaztek osaturiko taldea da Kinada. Musikalki rock-punk estiloa jorratzen dute, eta orain artean grabaketa bakarra burutu dute,  sei kantuz osaturiko ‘Estimuluen Bidaia’ izeneko lana, Ozen estudioan grabatua. Jagoba Mendizabal Imaz (ahotsa), Xuar Agirre Amantegi (gitarra eta bigarren ahotsa), Julen Urruzola Etxarren (baxua) eta Julen Urruzola Oianguren (bateria) dira taldeko kideak.

No Konforme

Madril hiriko Vallecas auzo borrokalaritik dator No Konforme taldea. 2006 urtetik martxan, musikalki punk rock eta ska giroetara bideratzen dituzte euren doinuak. Bidean hiru disko argitaratu dituzte, horietako azkena 2022 honetan argia ikusi duen ‘De cada Idea, un Huracan’ izeneko lana.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
http://www.doka.eus
DOKA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak