NIREK MOKAR & HIS BOOGIE MESSENGERS

25
Ots
20:00
ERMUA (BIZKAIA)
Lobiano kultur gunea
Sarrera 10 euro

Otsailaren 25 gauean Nirek Mokar & His Boogie Messengers taldea zuzenean ariko da Lobiano kultur gunean, Ermuan.

Nirek Mokar & His Boogie Messengers
Irria ezpainetan smartphonea eskuan. Eguzkitako zuriak, kamiseta, blujinak, zapatilak. Horrelakoak ditugu bere adineko gazteak. Hau berezia da ordea, talentu hutsa, gaur baden etorkizun handia.

Nirek Mokar izena hemeretzi urte dituen paristar adur onekoak: boogie-woogie handi guztiak entzun eta jotzen ikusi ahal izan zituen aitak lan egiten zuen Paris Boogie Speakeasy aretoan. Blues, swing eta rock&rollaz maitemindurik, pianoa bere kabuz ikasteari ekin zion egunero eskolako lanak amaitutakoan.

Bere heldutasun harrigarriak eta bere swing bikainak berehala bihurtu zuten Paris osoko boogie zaletuen interpreterik gogokoena. Hamahiru urteko zela grabatu zuen lehen diskoa, eta musikari zaildu zaharrak liluratu zituen. Ordutik hona boogie-woogiearen mirari frantses hau erakutsi, lagundu eta babesten dute.

Ikuskizuna hasita abiada bizian datoz abestiak, jazzaren swing estandarra rock & roll eta boogie-woogie erritmoekin konbinatuz. Guztiz gomendagarria kontzertua, batez ere dantzazaleei!

Kokapena
Lobiano Kultur Gunea
Lobiano Kultur Gunea
Goienkale Kalea
Ermua
Lobiano Kultur Gunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak