Niña Coyote eta Chico Tornado + Broken Brothers Brass Band + Ahuen + Ezpalak

19
Abu
21:00
ITSASU (LAPURDI)
ATHARRIN
Sarrera 8 euro

Itsasuko jaiak musikaz blai datoz! Abuztuaren 19 gauean Niña Coyote eta Chico Tornado (argazkian) Broken Brothers Brass Band, Ahuen eta Ezpalak taldeak ariko dira zuzenean. Emanaldia Goxoki gaztetxearen eskutik dator.

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.