Niña Coyote eta Chico Tornado + MICE
Uztailean zehar Korterraza egitasmoa ospatuko da Gasteizen. Uztailaren 8an Niña Coyote eta Chico Tornado eta MICE banda Artium Museoaren barne plazan ariko dira zuzenean. Emanaldia doakoa izango da.
Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.
Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).
KORTERRAZA EGITARAUA – GASTEIZ
UZTAILAK 7 OSTEGUNA
18.30 Arenna
20.15 Rambalaya
UZTAILAK 8 OSTIRALA
18.30 Mice (Seikote moduan)
20.15 Niña Coyote eta Chico Tornado
UZTAILAK 9 LARUNBATA
18.30 Germán Salto (seikote moduan)
20.00 Eli ‘Paperboy’ Reed & The Harlem Gospel Travelers