Niña Coyote eta Chico Tornado

19
Mar
19:00
BERRIZ (BIZKAIA)
Kultur Etxea
Sarrera 5 euro

@berrizkokulturetxea 19:00! 360° formatua. Sarrera mugatuak:

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.

Kokapena
Berrizko Kultur Etxea
Geltoki Kalea, 3,
48240 Berriz,
Bizkaia,
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/
Bilaketa metodo berriak