Niña Coyote eta Chico Tornado + Lukiek
Martxoaren 24 gauean Niña Coyote eta Chico Tornado (argazkian) eta Lukiek taldeak Gasteiz hiriko Kubik aretoan ariko dira zuzenean. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte.
Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.
General Alava Kalea,
Gasteiz