Nikotina + Addar + Xsakara

26
Mar
20:30
BERMEO (BIZKAIA)
Bermeoko Kafe Antzokia
Sarrera 10 euro

‘Bostehun eta zutik’ ekimenaren baitan kontzerua burutuko da Bermeoko Kafe Antzokian.  Martxoaren 26an izango da, arratseko 20:30etatik aurrera eta bertan Nikotina, Addar (argazkian) eta Xsakara ariko dira zuzenean. Busturialdeko aurkezpen jaialdia izango da honakoa, Aste Santuan burutuko den jaialdi handia berotzeko bidean.

Addar

Addar taldea Bermeon sortu zen 2018. urtean, ‘Zona Cero’ eta ‘Zartadako’ taldeetako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatzen dute. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana, ‘Sugarra’ deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok ‘Xanpe’ ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Rock eskandinaviar kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira. 2021ko martxoan ‘Errautsak’ (Gor) diskoa argitaratzen da, ’Sugarra’ laneko bost kantuei hiru gehiago gehituz, haien lehen lan luzea osatuz.
High Energy Rock n’ Roll!

Kokapena
Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeoko Kafe Antzokia
Aurrekoetxea Kalea, 27
48370 Bermeo
https://bermeokokafeantzokia.com/
Bilaketa metodo berriak