Niko Etxart + Eñaut Elorrieta

20
Aza
22:00
LIGI-ATHEREI (ZUBEROA)
Uhaitza ostatua

Niko Etxart eta Eñaut Elorrieta musikariek indarrak batuko dituzte Atherei herrian zuzenean aritzeko. Azaroaren 20an izango da, Uhaitza ostatuan.

Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak Lugarri taldeko abeslaria gisa eman zituen lehen pasuoak, gerora ibilbide oparoko Ken Zazpi taldea sortuz. Ken Zazpirekin zortzi disko kaleratu baditu ere, nabarmentzekoa da azken urteetan martxan duen bere bakarkako bidea. 2013an abiatu zuen bide hau, eta musikalki pop giroetara bideratuz bere musika, baino ez dio muzin egin bestelako musika ildoei. Idazle ugariren olerkiak musikatu ditu bere diskoetan, tartean Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi edo Uxue Alberdi kasu. Bere estudioko azken lan luzea 2019 urteko ‘Irteera argaiak’ izeneko diskoa da. 2020 urtean, berriz, ‘Harbide zilar bat’ lana kaleratu du Sapere Aude Sinfonietta orkestrarekin elkarlanean.