Nhil + Viafara

27
Urt
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena gaztetxea
Soldata duinak 8 euro
Ikasle, Langabe, Langile prekarioak 3 euro

Urtarrilaren 28an Nhil (argazkian) eta Viafara taldeak zuzenean ariko dira Antixena gaztetxean.

Viafara

2019an usurbilen sortutako rock talde gaztea da Viafara. Aritz Zabaleta (gitarra eta ahotsa), Iñaki Irazusta (bateria eta koroak), Patxi Gabilondo (baxua eta koroak) eta Jon Guadixek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute laukotea. Taldearen lehen diskoa Garate Studios-en grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean eta 2022ko apirilean ikusten du argia.

Nhil

Nhil Aretxabaletan sortu zen 2017. urtean. Laguntasuna oinarri duen talde hau, nahita baina aldiberean nahigabe hasi zen kantuak sortzen eta pop doinu bereziak bilatzen. Egun taldea horrela osatua dago: Asel baterian, Xabi baxuan, Beñat gitarran, Sara piano eta ahotsean, Aitor tronboian eta Lia saxofoian. 2020. urtean lehenengo EPa kaleratu ostean, egun, ‘Bizi Bagina Bezala’ lehen lan luzea aurkezten dabiltza, CD eta binilo ederrean auto-ekoizpen bidez argitaratu den diskoa.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/
Antixena Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak