NEVADAH + JOHN DEALER AND THE COCONUTS

28
Urt
22:00
DURANGO (BIZKAIA)
PLATERUENA KAFE ANTZOKIA
sarrera 10 euro

Abenduaren 28an Nevadah taldeak  “Still Goes On” diska aurkeztuko du Plateruena Kafe Antzokian. Emanaldia John Dealer & The Coconuts taldeak zabalduko du.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Nevadah

Nevadah 2014. urtean Durangaldean sortutako taldea da. Rock and Rolla, Garagea eta Blues-a dira jorratzen dituen musika-estiloak. Taldea Ekhi Arrieta (ahotsa), Liher Arteaga (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra), Anartz Ugarte (baxua) eta Pello Baños-ek (bateria) osatzen dute.

2016an lehen maketa argitaratu ostean, 2018an estudioko lehen lana grabatu zuten, “We´re Coming to You” izenekoa, 8 kantaz osatua. Urte hauetan zehar, Euskal Herriko eszenatoki ugaritan jotzen aritu ziren (Helldorado, La Reole (Fr), Bilborock, Bilboko Kafe Antzokia, Durangoko Plateruena…), aurreko abeslaria Jon Agirrek taldea utzi zuen arte.

Pandemiaren ondorioz, eta 2021ean Ekhi Arrieta abeslari moduan sartu baino lehen, 3 urtez kanta berriak sortzen aritu ziren entsegu lokaleko itzalean sartuta. 2022. urtean euren 3 diska grabatu dute Lorentzo Records-en, “Still Goes On” izenekoa eta hau ere 8 kanta indartsuz osatutakoa.

SARRERA FISIKOAK
– DURANGO (Arkarazo, Kuttun eta Gora-Gora)
– ABADIÑO (Abarketeruena)
– MAÑARIA (U2 Herriko Taberna)
– BERRIZ (Topa)
– ELORRIO (Portalekua)
– ZALDIBAR (Sorgin)
– LEGAZPI (Karibe-Zaharra)

Kokapena
Plateruena aretoa
Plateruena Kafe Antzokia
Landako Etorbidea, 4A
48200 Durango
Bizkaia
https://www.ahotsenea.eus/
Bilaketa metodo berriak