Neomak

10
Ira
20:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Zezen Plaza
Sarera 10 Euro

Uda guztian zehar Kultura Plazara ekimena antolatu da Tolosako zezen plazan. Irailean eta urian azken emanadiak ospatuko dira, eta bide horretan, Irailaren 10 arratsean Neomak taldea ariko da zuzenean.

Neomak

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria.  Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.