Neomak

10
Abu
19:30
BERASTEGI (GIPUZKOA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Aurrera doa Neomak taldearen udako bira. Abuzruaren 10 arratsean Berastegi herrian ariko dira zuzenean.

Neomak

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria.  Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.