Natural Project + Ramada Inn

29
Urt
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako Zinema
Sarrera; Aurrez 5 euro (AKKE bazkideak 4 euro) Bertan 7 euro

Urtarrilaren 29an Ramada Inn (argazkian) eta Natural Project taldeak zuzenean ariko dira Añorgako Antton Aiestaran Kultur Etxean, Añorgan.

Ramada Inn

Juan Valls, Ander Etxaniz, Iñigo Ugarte eta Mikel Marko dira talde oñatiar honetako musikariak. Guztiak ere ibilbide luzea dute musika munduan eta aurtengo uztailean grabatu zuten beraien lehen diskoa Andoaingo Garate estudioetan. Esperimentazio eta folk indie-tik hurbil dauden arren, 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke diskoa eta The Who, Neeil Young & Crazy Horse bezalako taldeak dituzte erreferentziatzat. Abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gerta gaitzetara iristen dira beraien abestiak.

Kokapena
Añorgako Zinema
Añorgako Zinema
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia
Añorgako Zinema(a)n kontzertu gehiago