Nahiak Nahi

26
Eka
19:30
BARAÑAIN (NAFARROA)
Txoznak
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dute Barañaingo txoznagunean herriko jaiak direla eta. Ekainaren 26an Nahiak Nahi (argazkian) taldea ariko da zuzenean.

Nahiak Nahi

Nahia Ojeta musikariak jarri zuen martxan Nahiak Nahi egitasmoa duela zenbait urte. Haseran bakarkakoa zena, talde itxura hartu du azken garaian, eta ‘Beldurra’ diskoan argiki ikusten da hori. Musiiki estudioetan grabatuta izan da lan berria, eta Nahia Ojeta, Ruben Matilla, Iñaki Pulido, Iñaki Santos eta Jaitxo Segura musikariek hartu dute parte bertan.