MOONSHINE WAGON + Memphis

22
Api
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Kubik aretoa
Sarrera 10 euro / 14 euro

Moonshine Wagon taldeak ‘Self-Destruction’ disko berria aurkeztuko du Gasteizko Kubik aretoan. Emanaldian Memphis taldea izango du lagun.

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten autokarabanan. Nahiz eta Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen duten taldea, posible da bikote edo laukote formatuan topatzea kontzertuetan. Taldeak lau disko kaleratu ditu musika bidean: ‘Folk you’ (2015), ‘Porca Miseria’ (2017), ‘Straight From The Mud’ (2019) eta 2022 honetan Baga Biga diskoetxearen babesean argia ikusi duen ‘Self-Destruction’.

Kokapena
Kubik aretoa
KUBIK aretoa
General Alava Kalea,
Gasteiz
https://kubikvitoria.com/