Moonshine Wagon + DJames + Reincidentes

24
Eka
20:30
URDUÑA (BIZKAIA)
Autokarabana parkina
Sarrera: 23 euro
Moonshine Wagon

Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten autokarabanan. Nahiz eta Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen duten taldea, posible da bikote edo laukote formatuan topatzea kontzertuetan. Taldeak lau disko kaleratu ditu musika bidean: ‘Folk you’ (2015), ‘Porca Miseria’ (2017), ‘Straight From The Mud’ (2019) eta 2022 honetan Baga Biga diskoetxearen babesean argia ikusi duen ‘Self-Destruction’.

Reincidentes

80. hamarkadaren erdian sortu zen Reincidentes taldea Sevillan. Taldearen hastapenetatik askotan aritu izan dira Euskal Herrian zuzenean, eta kasik esan dezakegu gutariko bat direla. Taldearen lehen diskoetxea Euskal Herrian topatu zuten ere, Discos Suicidas zigiluaren babesa izan baizuten lehen lanak argitaratzeko unean. 35 urteko musika bidean diskografia oparoa batu dute etenik gabeko musika bidean, eta guztira 15 diskotik gora argitaratu dituzte. Eskaini dituzten emanadiak, berriz, kontaezinak dira. Estatu espainola goitik behera zeharkatu dute, eta itsasoz bestalde ere aritu izan dira Kolonbia, Nikaragua, Txile, Mexiko edo Argentina bisitatuz kontzertu biretan. Taldeak abesti esanguratsu ugari sortu ditu urte hauetan guztietan, eta edozein rockzale ongi ezagutuko ditu ‘Dolores Vicio’, ‘Resistencia’, ‘Andalucia Entera’ edota ‘Jartos D’Aguantar’ ereserkiak.