Modus Operandi + Patxuko Nice + Janus Lester + Kinada

20
Abu
22:30
ARANTZA (NAFARROA)
Herriko plaza
Sarrera 5 euro

Abuztuaren 20an ospatuko da Arantza Rock jaialdia, Nafarroako Arantza herri ederrean. Ilunabarrean Matraka Elektrotxaranga ariko da kalez kalez, eta gaueko 22:30etatik aurrera Modus Operandi (argazkian), Patxuko Nice, Janus Lester eta Kinada taldeak ariko dira zuzenean.

Modus Operandi

Betagarri, Lauroba eta Vendetta bezelako talde mitikoetan ibilbide luzea egindako Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia Matxain, Enriko Rubiños eta Ruben Antonek, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoarekin batera sortutako taldea. 2018an taldearen izena daraman lehen diska plazaratu zuten eta 2021ean ‘Dantza gaitezen hil arte’. Askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartzen dituzte, hala nola ska, rock, funk, salsa, rap edota erritmo lantindarrak, garai makurretarako dantzarako gonbita luzatuz.

Kinada

Lasarte-Oriako lau gaztek osaturiko taldea da Kinada. Musikalki rock-punk estiloa jorratzen dute, eta orain artean grabaketa bakarra burutu dute,  sei kantuz osaturiko ‘Estimuluen Bidaia’ izeneko lana, Ozen estudioan grabatua. Jagoba Mendizabal Imaz (ahotsa), Xuar Agirre Amantegi (gitarra eta bigarren ahotsa), Julen Urruzola Etxarren (baxua) eta Julen Urruzola Oianguren (bateria) dira taldeko kideak.