Modus Operandi + ETS (En Tol Sarmiento) + DJ Turru

25
Eka
19:30
URDUÑA (BIZKAIA)
Autokarabana parkina
Sarrera: 23 euro
Modus Operandi

Betagarri, Lauroba eta Vendetta bezelako talde mitikoetan ibilbide luzea egindako Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia Matxain, Enriko Rubiños eta Ruben Antonek, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoarekin batera sortutako taldea. 2018an taldearen izena daraman lehen diska plazaratu zuten eta 2021ean ‘Dantza gaitezen hil arte’. Askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartzen dituzte, hala nola ska, rock, funk, salsa, rap edota erritmo lantindarrak, garai makurretarako dantzarako gonbita luzatuz.

En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean Aukera Berriak (Baga-Biga) izeneko beraien seigarren lana aurkeztu dute eta taldea estilo berriak probatzera ausartzen da lan honetan.