Mocker’s + Trini Fox
Martxoaren 18an Mocker’s (argazkian) eta Trini Fox taldeak Elorrixoko Gaztetxean aritu dira zuzenean. Emanaldian disko berriak aurkeztuko dituzte.
Mocker’s Durangaldean sorturiko Power-hiruko banda da bat. 70eko hamarkadako rocketik edaten dute, eta taldearen doinuetan presentzi handia dute giro psikodelikoak eta garapen handiko estrukturak. Musika bidean estudioko lau disko argitaratu dituzte: Debuteko ‘Percute Animas’ (2014), ‘Beats of Freedom’ (2017), ‘Oreka Ahula’ (2019) eta berriki argia ikusi duen ‘Argi Egin’ (2023). Jon Garcia (baxua eta ahotsa), Asier Elias (bateria) eta Ritxi Blanco (gitarra) dira Mocker’s.
Urrestillako entsegu lokaletan entsaiatzen duen banda da Trini Fox. 2015 urtetik martxan, taldekide aldaketa anitz jasan dituzte, eta egun, Suharri Aranburu (ahotsa eta gitarra), Iñaki Zubeldia (bateria), Iosu Garate (gitarra) eta Xabier Iñurrieta (baxua) dira Trini Fox. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: ‘Letaginak’ (2017) eta ‘Ataraxia’ (2020). Musikalki stoner eta rock giroen artean kokatzen da banda.
Elizburu Kalea
Elorrio