Mirua + Toc + DJ Üzkülüz
23
Ira
22:30
BAIGORRI (NAFARROA-BEHEREA)
Izpegiko bestak
Doako emanaldia, jaiak
Irailaren 22 eta 23an Izpegiko Bestak ospatuko dira. Jai egitarau ederra prestatu dute, eta zuzeneko musikak garantzi handia izango da. Egun osoan zehar Elizondo eta Baigorritik autobusak izango dira Izpegiraino.
TOC
Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak luzeak. 2022ko neguan ‘Bat barik ez dauz bi’ lana kaleratu du bandak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.