Mikel Urdangarin
Urtarrilaren 9an, igandez, Mikel Urdangarin eta bere banda zuzenean ariko dira Iruñeako Zentral aretoan. 19:30etatik aurrera izango da emanaldia.
Mikel Urdangarin
Mikel Urdangarin, Zornotzan jaio baina Gasteizen bizi den euskal kantautore aski ezaguna da. Nahiz eta bertsolaritzan hasi, 25 urte daramatza musika egiten bakarka edo taldean, gitarra edo pianoa joz eta 18 diska argitaratu ditu ibilbide horretan; ‘Haitzetan’ (1997)etik – ‘Izurdeen lekua’ (2020)ra.
Estilo intimista jorratzen duen musikaria da eta ezagunak dira Kirmen Uribe poetarekin edota Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Josu Zabalarekin musikariekin egin dituen elkarlanak.
Kokapena
Zentral aretoa
Zentral aretoa
Santo Domingo Merkatua, Z/G
Iruñea
https://www.zentralpamplona.com
Santo Domingo Merkatua, Z/G
Iruñea