Mihise + Dena

05
Aza
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Musika egitarau oparoa prestatu du Bonbereneak Azarorako. Berriz ere ostiral eta larunbatetan programatzen hasi da gune okupatua, eta kontzertuak ehuneko ehunean gozatzeko moduan, taldea eta ikuslegoa parez pare. Emanaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta musikalki egitarau anitza eta koloretsua aurkeztu dute.

Azaroaren 5ean Mihise (argazkian) eta Dena taldeak ariko dira zuzenean.

Mihise

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ (Atala) izenekoa. Bertan, ezinegon lasai batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. Bertan, apatia, ezjakintasuna edota autokritika bezalako kezkak jorratzen dituzten hitzak oihukatzen dituzte gitar soinu lodi eta indartsuen gainean.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban Auzoa Auzoa, 16, 20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/