Mihise + Anlaki

29
Api
21:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Txintxarri taberna
Doako emanaldia

Gaualdi beroa Iruñeko Txintxarri tabernan prestatu dutena apirilaren 29 arrats gauerako. 21:00 aurrera Mihise eta Anlaki taldeak ariko dira zuzenean.

Mihise

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ (Atala) izenekoa. Bertan, ezinegon lasai batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea.

Kokapena
Txintxarri aretoa
Txintxarri
San Frantzizko Kalea 19
Iruñea,
Txintxarri aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak