Mice

07
Urr
19:00
ZUIA (ARABA)
Gaztetxea
Doako emanaldia, gonbidapena behar da

Urriaren 7an Mice Zuia herrian izango da, Araban. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera solasaldia eta zuzeneko emanaldia uztartuko ditu herriko gaztetxean. Emanaldia doakoa da, baina gonbidapena aurrez eskuratu behar da entradium gunean.

Mice

Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).