MICE – Solasaldi musikatua –

28
Aza
18:00
OIARTZUN (GIPUZKOA)
Arizmendienean
Sarrera 7 euro

Azaroaren 28an MICE zuzenean ariko da Oiartzun herrian ‘Kantagiltza’ musika zikloaren barnean. Solasaldi musikatua izango da, non elkarrizketa eta zuzeneko kantuak uztartuko diren.

Mice

Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).