Mice + Mobydick + The Riff Truckers
Urriaren 22, 23 eta 24an Barne Barnetik jaialdia ospatuko da Getxoko Portu zaharrean. Hiru eguneko musika egitaraua prestatu da, non musikalki askotariko doinuak entzun ahal izango diren. Igande eguerdian Mice (argazkian) Mobydick eta The Riff Truckers ariko dira zuzenean eguerdiko 12:30etatik aurrera.
KONTZERTUAK EGUNEZ EGUN
URRIAK 22 OSTIRALA
Dena
Uger
Rodeo
John Dealer & the Coconuts
URRIAK 23 LARUNBATA
Arene 6
Aukera Okerra
Labana
Streetwise
Cuero
Tatxers
Orreaga 778
URRIAK 24 IGANDEA
MICE
Modydick
The Riff Truckers
Gernikan 2005ean sortutako taldea da The Riff Truckers. Hasieratik rock & rolla, blues, country eta whiskia uztartuz garatu den taldea da The Riff Truckers. Koadrodun alkondara zafratuak, biserak, bizar luzeak eta rock&rolla bafleetatik. Sortu eta gutxira 3 kantadun maketa bat grabatu zuten gernikarrek, eta horrek inguruan ezagutzera eman eta boloak eskaintzeko aukera eman zien. Laister sartu ziren estudiora beraien rock bortitz baina entzungarria grabatzera, eta dagoeneko estudioko bost disko dituzte. Horietako azkena 2023 urtean argia ikusten duen ‘Mustang’ diskoa.
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.
Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.