MICE

27
Mar
18:00
BERA (NAFARROA)
Kataku Herri ostatua
Doako emanaldia

Martxoaren 27 arratsean MICE zuzenean ariko da Bera herriko Kataku ostatuan. Emanaldian banda osoa izango du lagun agertoki gainean.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Kokapena
Kataku Herri Ostatua
Kataku Herri Ostatua
Altzate Karrika, 24,
31780 Bera
Nafarroa
https://www.facebook.com/profile.php?id=100010782584194
Bilaketa metodo berriak