MICE

14
Urr
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Martxan da Kooltur Ostegunak ekimenaren denboraldi berria! Urrirako musika egitarau ederra prestatu dute, guztir lau emanaldi burutuz. 14 gauean MICE ariko da zuzenean, banda formatuan! Sarrerak, betiko lez, gaztetxean bertan eskuratuko dira, kontzertu bakoitza hasi baino lehen

Mice

Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).

Kooltur Ekintza – urria –
– Urriak 07  La Excavadora
– Urriak 14   M I C E.
– Urriak 21  SONIC TRASH.
– Urriak 28 Joseba Irazoki eta lagunak.
Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago