Mice

10
Ira
19:00
LESAKA (NAFARROA)
Plaza Zaharra
Doako emanaldia.

Asteburu honetan musika nagusi izango da Lesaka herrian. Irailaren 10 arratsean MICE (argazkian) zuzenean ariko da Plaza zaharrean, arratsaldeko 19:00etan. Irailaren 12an, berriz,  Dupla taldearen txanda izango da Harriondoko Atarian. Bi emanaldia Lesakako udalak antolatu duen II. Udako zikoan kokatzen dira.

Mice

Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).