MICE

18
Ira
20:30
LAUDIO (ARABA)
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 6 € // Ez Bazkideak: 8

Irailaren 18 arratsean MICE zuzenean ariko da Aiaraldea Ekintzen Faktorian, Laudion.

Mice

Napoka Iria, Perlak, Joseba B.Lenoir eta Dual Split taldeetan ibilitako Miren Narbaiza eibartarraren bakarkako proeiktua da MICE, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre bidelagun dituela. Hain berezkoa duen Mirenen ahotsa nagusi duela, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo sotilak eta errito eta bizitasun gehiagoko momentuak nahasten ditu taldeak. 2017an autoekoiztutako lehen diskaren ondoren, 2018an ‘Bizia arnas’ izeneko abesti bat atera zuen, eta 2019an bigarren bakarkako lana, ‘Zilar Printzak’ (Erraia).

Kokapena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Errotari kalea
Laudio,
https://www.faktoria.eus/events