Mice

16
Api
19:00
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Otsailaren 26an hasi eta maiatzera bitartean ESKOLA ZAHARRA musika zikloa ospatuko da Andoaingo gaztetxean. Hilabetean kontzertu bat burutuko da, igande arratsez eta talde bakarra agertoki gainean. Emanaldiak 19.00etan hasiko dira punttu punttuan eta zuzeneko musika gertu gertik gozatzeko aukera izango da. Musika zikloa MAIATZAREN 14an amaituko da oraindik iragarri ezin den emanaldi batekin!. Emanaldi bakoitzeko Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira gaztetxeko atean zazpi euroen truke.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Kokapena
Andoaingo Gaztetxea
Andoaingo Gaztetxea
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain
https://www.instagram.com/andoaingogaztetxea/
Bilaketa metodo berriak