Mice

26
Aza
22:30
LEITZA (NAFARROA)
Atekabeltz Herrigunea
Sarrera 7 euro

Atekabeltzek ikasturtean zehar antolatzen dituen kontzertuei hasiera emateko MICE arituko da azaroaren 26n. Sarrerak Azaroaren 11tik aurrera Torrea Heriko Tabernan eskuragarri 7 €an

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Kokapena
Atekabeltz
Atekabeltz gaztetxea
Elbarren kalea
Leitza
Nafarroa
http://www.instagram.com/atekabeltz_gaztetxea
Atekabeltz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak