MI DULCE GEISHA + KRUELA

10
Ira
20:00
BARAKALDO (BIZKAIA)
san bizente (Eliz aurreko plazan)
Doako emanaldia

Barakaldoko udalak ‘Udazkena Rock’ musika zikloa prestatu du iraila eta urrirako. Guztira 10 kontzertu izango dira, eta Barakaldo bertako 20 musika talde ariko dira zuzenean. Emanaldiak hiriko gune ezberdinetan burutuko dira, eta bertako auzo eta plazak izango dira zuzeneko kontzertuen kokagune.

Kruela

Rockero zaharren punk taldea da Kruela. Ezkerraldeko hainbat taldetan ibilitako kideek osatzen dute Kruela. Hard core azkarra, punk rocka egiten dute, gogotsu eta astia dutenean. Familiak, umeek eta lanak denbora uzten dien tarteetan batzen dira, baina indarra darie beraien kantei. Zuzenekoetan ere ez dira gutxiagorako. Bitxia da 90. hamarkadako 4 Non Blondes taldearen kantu ezagunaren bertsioa. ‘Whats Up’ hura ‘Muerte y destruccion’ bilakatu dute Kruelakoek.

Mi Dulce Geisha

Rock eta metala uztartzen duen taldea da Mi Dulce Geisha. Talde honek gainera badu berezitasun bat. Gurpildun aulkitik kantatzen du Andres Benzal abeslariak. Gainera, egin dituzten kontzertu gehienetako etekinak elkarte ezberdinei eskainiak izan dira. Hainbat lan eta maketa plazaratu dituzte orain arte, eta berriki estudiotik kaleratu dute ‘La máquina funciona bien’ lana.

EGITARAUA

IRAILAK 10. San Vicente (Eliz aurreko plazan)
20:00. MI DULCE GEISHA + KRUELA

IRAILAK 11. Retuerto (Ume parkean)
20:00. ROJO NIEVE + REPLIKANTES

IRAILAK 17. Rontegi (Plaza del Ojo)
20:00. KADUKAOS + PURO CHILE

IRAILAK 18. Cruces (Gurutze plaza)
20:00. HUTS + CHIVO

IRAILAK 24. Zuazo-Arteagabeitia (Resurrección Maria de Azkue pasealekua)
20:00. DIABLO CUNEY + LA NEVERA VACÍA

IRAILAK 26. El Regato (El Regato plaza)
12:30. SEROTONINA SKA BANDA + EVEN MUD

URRIAK 01. Zaballa (Barakaldo- Elkano metro irteera )
20:00. THE RIBBONS + ENROCKECIDOS

URRIAK 02. Urban (Desertu plaza)
20:00. LOS RETUMBES + NACHO´S DICK

URRIAK 08. Lutxana (Lube Kaleko parkean)
20:00. TRESONROCK + TRANSEUNTES

URRIAK 09. Bagatza (Plaza Santa Teresa)
20:00. LAS SEXPEARES + IZAN EZEAN

Bilaketa metodo berriak