METZ + PSYCHIC GRAVEYARD + THIS WILL DESTROY YOUR EARS

28
Abu
20:00
BIARRITZ (LAPURDI)
ATABAL
Prezioak: 13/16€ - Kideentzat: 10€

Abuztuan ere musika zaratatsuaz gozatzeko aukera izango da. 28an METZ (argzkian), This Will Destroy Your Ears eta Psychic Graveyard taldeak zuzenean ariko dira Atabal aretoan.

METZ
Atlas Vending diskoarekin, METZ hirukoteak –Alex Edkins (gitarra eta ahotsa), Hayden Menzies (bateria) eta Chris Slorach (baxua) – bere soinua findu du; baina beti bezain indartsu jarraitzen du, melodia bihurri eta erritmo gogorrekin. Hala, disko berri honetan, orain arteko soinurik bizi, anitz eta konbentzigarriena eskaini du.
Kanadarrak entzutea belarriendako zinezko punk esperientzia berezi, sentikor eta liluragarria da!

PSYCHIC GRAVEYARD
Freskoa da eta bazterrak harrotzen ditu. Mundruna usaina hedatzen du basamortuaren erdian, edo, alderantziz, megalopoli baten erdian dagoen oasia bezala da. Paul Vieira (The Chinese Stars) gitarrista, Nathan Joyner (Some Girls) teklatu joilea eta Eric Paul (The Chinese Stars) kantariaren noise-rock esperimental talde berria da Psychic Graveyard. Musikariak beren bizipen eta istorioak kontatzera datoz, eta maisutasun harrigarriz kudeatzen dute synth-punk industrialetik hurbiltzen diren bateria programatuek eta efektu elektro-esperimentalen metaketek sortutako tentsio izugarria. Eta hain ausartak ez direlarik, noise-rock oldarkor eta esperimentala jotzen dute, etengabe aldatzen ari den estilo bati ekarpen bikaina eginez.

THIS WILL DESTROY YOUR EARS
Taldearen izen apokaliptikoa entzun eta berehala eskapa daiteke inor… Izan ere, Hossegor-eko aldirietan bertze nehorrek ez bezalako Manchesterreko soinua duen hirukotea akufenoen demokratizazioaren alde ari da. Baina, murriztailea litzateke This Will Destroy Your Ears musika talde zaratatsuegien artean sailkatzea.

This Will Destroy Your Ears-eko kideak 2017tik aldi berean koreografoak, artista plastikoak eta bideo egileak dira; DIY talde bat, funtsean. Eta zinezko hautua da, dena egiten badakitelako: anplifikagailuak, musika tresnak, komunikazioa, bideoak eta grabaketa estudioa: pARPAINg. Taldearen bigarren diskoa 2022an argitaratuko da. This Will Destroy Your Earsek jendea asko maite du, eta ozenegi adierazteko joera du.