Metallica + Niña Coyote eta Chico Tornado + Nothing But Thieves + The Hellacopters + Weezer
Azken egunetan zalantzan izan da bada ere, azkenean konfirmatu da Metallixaren emanaldia San Mames futbol zelaiean. Berrikuntzak ere badira, eta bide horrretan Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak zabalduko du jaialdia.
Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.
ORDUTEGIAK
15.00 Ate irekiera
16.00 Niña Coyote eta Chica Tornado
17.00 Nothing But Thieves
18.25 The Hellacopters
20.00 Weezer
22.00 Metallica