MERINA GRIS + YOGURINHA BOROVA + HAMABI

06
Abu
23:00
OIARTZUN (GIPUZKOA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Oiartzun herriko jaietan musika egitarau dotorea prestatu dute. Abuztuaren 6an Merina Gris (argazkian), Yoguriha Borova eta Hamabi taldeak ariko dira zuzenean.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

OIARTZUNGO JAIAK – MUSIKA EGITARAUA –

ABUZTUAK 02 ASTEARTEA
23:30 Txosnagunean
TRIBADE + TXILTXOKO + BENGO + ZIZTADA

ABUZTUAK 03 ASTEAZKENA
23:00 Txosnagunean
THE GUILTY BRIGADE + IHESKIDE + YAKOLEV 42

ABUZTUAK 04 OSTEGUNA
21:00 Done Eztebe Plazan.
AMEBA + ASTELEHEN GOIZAK + APALATXE

ABUZTUAK 06 LARUNBATA
23:00 Txosnagunean.
MERINA GRIS + YOGURINHA BOROVA + HAMABI