Merina gris + No Name Tiriti + Konpost
Errekaleor auzo askeak 10 urte betetzen ditu eta urteurren asteburu berezia antolatu da elkarrekin ospatzeko. Irailaren 29 eta 30ean izango da, eta musikak garrantzi handia izango du ekitaldietan.
2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.
Bingen, Ruben, Txerra eta Jon dira Konpost. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute honako banda, eta Gasteiz hirian dute entsegu lokala. «Gasteizen sortu ginen edo Gasteizek sortu gintuen» dio beraien bandcamp guneko azalpenak, eta bertan entzun daiteke taldeak kaleratu duen lehen diskoa. Bertan hamar rock kantu daude, bakoitza, berezko nortasunez idatzia. Probokazioa hitzetan, doinu zuzenak eta instrumentu moldaketa polita. Ahotsa, gitarra, bioliña eta bateriak.
IRAILAK 29 OSTIRALA
Merina Gris + No Name Tiriti + Konpost
IRAILAK 30 LARUNBATA
Zea Mays + Belako + Ibil Bedi + Kutxaratxas
Gasteiz