BERTAN BEHERA

Merina Gris + J Martina

17
Mar
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Kubik aretoa
Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.